viernes, 16 de abril de 2010

Bartzelonakoekin bideokonferentzia

Lotsa, lagun desatsegin hori

Joan den apirilaren 13an Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederretako ikasleekin bideo-konferentzia izan genuen.

Pantaila handi bat tarteko, ikasle bakoitza bere ikasketen inguruan solastatu zen, prototipoak, aurriritziak, rolen garrantziak... hainbat gai ateri ziren. Elkartruke horrek batek bertzeari zenbat erakusten ahal dion argi gelditu zen.

Hala ere, gure parte hartzea ez zen egokia izan. Lotsarengatik-edo, ez ginen hagitz komunikatibo agertu, eta rolak eta esterotipoak aldatu beharrean, euskaldunon fama itxia eta serioa gehiago indartu bertzerik ez genuen egin.

Hala ere, atera ziren gauza interesgarriak eta idea aunitzekin gelditu nintzen ni. Grazia egin zidan nola ikusten gaituzten magisteritzako ikasleak, eta bereziki ikasle mutilak. Harrituta gelditu ziren mutilak ikusi gintuztenean: "¡Pero si hay chicos!" oihukatu zuten pantailan agertu bezain pronto.

Aitortu behar dut ideia paregabea iruditu zitzaidala hasieratik. Sekula ez nuen horrelakorik egin eta emaitza ikusita, errepikatzeko modukoa izan zen, dudarik gabe. Hala ere, amorru punttu bat sentitu nuen hain ideia ona ez ongi probexteagatik. Ez genuen ateratzen ahal zen guztia ateri eta pena eman zidan hain ideia aberatsa hanka-motz gelditu izanak. Hala ere, hurrengorako talde ttikiagotan paratuta, edo giro intimoago batean ongi funtzionatu dezakeen ideia da bideokonferentziarena.

Pertsonalki, gogo haundiarekin gelditu nintzen. Gustatuko litzaidake gehiago parte hartzea, ideiak elkartrukatzea eta interakzio aktiboagoa sortzea Bartzelonako ikasleen eta gure artean.

Ideia ezinhobea da, unibertsitatean aplikatzeko hagitz aberatsa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario